martes, 19 de octubre de 2010

WEB 2.0 LA REVOLUCION SOCIAL DE INTERNET

IRUZKIÑA
WEB 2.0  LA REVOLUCION SOCIAL DE INTERNET
* Zer da web 2.0? Eta web 1.0? Honen funtzionamenduak eta ondorioak!
Bideoan esaten duen bezala, web 2.0 terminoa online kolaborazioetan, interaktibitatean eta erabiltzaileen arteko eduki transferentzian oinarritzen da non, bigarren generaziotako zerbitzua  izendatzeko erabiltzen den.
Tim O´Reilly-k (O´Reilly Media-ren sortzailea eta Software askearen defendatzailea)  izan zen termino hau erabili zuen lehena, 2004an web2.0-ri buruzko lehengo konferentzian, alegia.
Oro har, uste izan da web 2.0 delakoa web 1.0-ren eboluzioa dela baina azken honi ez zaio horrela deitu. Web 1.0 betidanik ezagutu eta erabili izan dugun sistema tradizionala bezala ezagutzen da. Izan ere, honekin kontsumitzaileek testuak, irudiak eta artxibo multimediak ikusteko aukera izan dute. Honetan, informazioa editore eta web masterrek sortzen zuten, site eran non, site horretako erabiltzaileak ziren informazioa kontsumitzen zutenak. Gainera esan beharra dago HTML idatzita zegoela.
Web 2.0 ordea sistema dinamikoagoa da eta aurrekoa baino malgutasun handiagoa dauka zeren, kontsumitzaileek testuak, irudiak… ikusteko aukera izateaz gain, informazioa sortu dezakete(edozeinek) eta eraldatu dezakete  norberaren iritziak ezarriz. Bestalde, web 2.0-rako xml formatua erabiltzen da. Honela, informazio baliagarria nabaritzen da eta txarra estali egiten da nolabait. Guzti honen ondorioz, medioen demokratizazioa sortzen da. Izan ere, informatikari buruzko ezagutza handiegirik gabe edonork informazioa sor dezake, hau da, bakoitzak bere mikromedioa sor dezake. Mikromedioen adibide batzuk:
         -WEBLOG eta BLOGAK :
 Web orri batzuk dira eta edonork sortu eta eguneratu ditzake modu erraz batean.  -PODCAST
MP3 formatuan ageri diren irrati programak dira. Weblogak baino zailagoak dira sortzerako orduan.
         -VIDEOCAST
MPG4 formatuan agertzen diren bideoak dira. Etxean egindako videocastak areagotzen ari dira. Videocast famatuena Rocketboom da.
         -WIKI
Publikoari zabaldutako kooperazioa da non erabiltzaileek informazioa editatu eta zuzendu dezaketen. Famatu eta erabiliena Wikipedia.org entziklopedia da.

 Aipatzekoa da ere, web 2.0 sortzea eta erabiltzea posible egiten duten teknologiak RSS(edukien zabalkuntza errazten du.) eta AJAX(Posible egiten du web bat bigarren planoan serbidorearekin komunikatzea.) direla.


Halaber, lehen esan dudan bezala, web 2.0 erabiltzearen ondorioz medioen demokratizazioa eman da hau da, edonork sor dezake informazioa informatikari buruz asko jakin ez arren. Horrela, erabiltzaileek interesatzen zaien informazioa eskaintzen duten mikromedioak aukeratuko dituzte RSS iturrietatik iristen zaienean konfitatuko dute edo interesatzen zaien gai entzungo dute podcastean… Esaterako bideoan azaltzen duen bezala, katuentzako janaria ekoizten duen enpresa batek, katuak gustuko dituzten pertsonek erabiltzen dituzten mikromedioan jarriko du iragarkia eraginkorragoa izateko eta pertsona hauengan eragiteko.
Hau dela eta, publizitate kontestuala sortu da. Doubleclick eta Googlek aipatu ditzakegu adibide gisa mota honetako publizitatea egiten dutelako, baina beraien artean badago desberdintasun bat: Doubleclickek marka garrantzitsuak iragartzen dituela eta Googlek ordea enpresa txikien iragarpenak argitaratzen ditu.

Beste alde batetik, web 2.0-k nolabaiteko eragina izan du hezkuntzan eta maila batean onuragarria dela esan dezakegu, izan ere, honi esker ikasle bakoitzak edo talde bakoitzak bere lana besteekin konpartitu dezake, besteen lanari buruzko iritzia jaso eta eman… gainera horrela irakasleak kontaktua izan dezake haurrek egin dituzten lan guztiekin.

Guzti honetaz uste dut web 2.0-ren erabilerak abantaila asko ekarri dituela guztiok parte hartu dezakegulako inor baztertu gabe eta informatikan aditua izan ez arren edozein motatako informazioa sortu, eraldatu, besten lanei buruzko iritzia eman… dezakegu. Baina kontu handia izan behar dugu informazioa nola idazten dugun beste hainbat pertsonek guk idatzitakoa irakurriko dutelako, beraz testu bat idazterako orduan kritikoak izan behar gara eta egokitasuna baitan izan behar dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario