miércoles, 10 de noviembre de 2010

HEZKUNTZA ETA ETEN DIGITALARI BURUZKO HAUSNARKETA

GAIA: Eten digitalaren definizioa, motak eta hauek gizartean eta hezkuntzan daukaten eragina.
LABURPENA:
Eten digitala betidanik existitu izanda, hau da beti egon dira arrazoi ezberdinak direla medio(adina, genero ezberdintasuna, egoera ekonomikoa, ikuspegi kulturala…) zenbait teknologia erabiltzera heldu ez diren talde edo kolektiboak. Baina zer da eten digitala? Eten digitala, egoera sozial baten ondorioa dela esan daiteke. Teknologia berriak, internet adibidez, erabili ditzaketen eta orain aipatu ditudan arrazoi ezberdinen ondorioz erabili ezin dituzten pertsona, instituzio, gizarte edo herrialdeen artean gertatu den desberdintasunari deritzo. Gertakari  hau, hiri edo kolektibo batetik bestera aldatu daiteke. Halaber, honen ondorioz eten digitala gaur egun banaketa elementu bat bihurtzen ari da, pertsonak, kolektiboak, instituzioak edota herrialdeak baztertuz. Beraz, banaketa edo marjinazio teknologikoa marjinazio sozial eta pertsonal batean bihurtze ari da.
Artikulu honen idazlearen arabera, hainbat eten digital eman daitezke ez soilik ekonomikoa, hala nola: politikoa, genero ezberdintasunaren ondorioz sortutako etena, idiomatikoa, generazioen araberakoa, psikologiarena, irakasle/ikaslearena…
Argi ikusten da banaketa herrialdeen egoera ekonomikoak neurri handi batean markatzen duela eta honen ondorioz gure gizartean klase sozial  berri bat agertzen da “Baztertuak” edo gazteleraz “Infraclase” sistemarengandik kanporatuak bezala tratatuak direlako.
Oro har, eten digitalak azaltzerako orduan, bi motatako joerak bereiz daitezke. Alde batetik, biguna dena eta bestetik gogorragoa dena:
                *BIGUNA: Arazoaren ekoizpena teknologia, telekomunikazio eta informatikaren infraestrukturetan aurkitzen da.
                *GOGORRA: Honen arabera, eten digitala gizarte kapitalistan ematen den desberdintasun sozial eta ekonomikoaren ondorioa da. Horrela, hezkuntza eta osasun zerbitzuen kalitatearen arabera ezberdintzen diren herrialdeak teknologia berrien erabileraren arabera ere mailakatuko dira.
Pertsonen hezkuntzaren arabera ere eten digitalak sortzen dira. Izan ere pertsona batek nahiz eta mota guztietako disposizio digitala eduki, ezin izango ditu hauek eskaintzen dituzten onurak jaso honen erabilerarako ez baita hesitua izan eta horregatik ez da hauek erabiltzeko gai izango. Beraz, pertsonek txikitatik alfabetizazio digitala (TIC) jaso beharko dute. Hau kontutan hartuz,  gizabanakoarentzat alfabetizazioa ezinbestekoa izango da etorkizunean komunikatzeko, informazioa trukatzeko eta TIC-a irakaskuntza/ikaskuntza prozesuan barneratzen hasiko da, “Informatikako ikasgela” kontzeptutik “Informatika ikasgelan” kontzeptura pasatuz.
Beste alde batetik, lehen aipatu dudan bezala, eten digitala idiomatikaren ondorioetako bat da. Errealitatean sarea menperatzen duen hizkuntza ingelesa da, hortaz hizkuntza honetan daude berri interesgarrienak.
Partxe hau, generazioaren eraginez ere sortu daiteke. Gaur egun, gazteak (15 eta 34 urte bitartean)teknologia berrien multimedien kontsumitzaile handiak diren heinean, helduak, industria-ondoko gizartearen aldekoak dira. Horregatik gazteek modu azkar batean menperatzen dituzte teknologia berri horiek. Zoritxarrez, honek hezkuntzan izugarrizko ondorioak izango ditu, zeren egun ikasleek irakasleek baino hobeto kontrolatzen dute teknologia berriez eta horren ondorioz irakasleek ikasleen aurrean ezgai agertzeko beldurra daukate. Beraz, irakasleentzat errazena ikasgelan teknologiarik ez erabiltzea da, baina jarrera hau erabiltzearen ondorioz gerta daiteke ttbb-ek eskaintzen dituzten aukerak ez erabiltzea edota mezuak elkartrukatzeko eta deskodifikatzeko dauzkaten gaitasuna gutxiestea.
Hasieran esan dudan bezala, genero desberdintasunak ere eragin handia dauka eten honetan. Emakumeek jasotzen duten migrazio soziala, ttbb-tan isladatzen da gaur egun. Esan daiteke gizonak TICen kontsumitzaileagoak direla emakumeak baino nahiz eta urteetan zehar egoera hau piskat  aldatu den. Alegia, prozesu hau oso astiro emango da bereziki emakumea bigarren planoan dagoen lurraldeetan.
Laburbilduz, autoreak soluzio ezberdinak planteatzen ditu:
                -Eten digitalean gizabanakoen egoera sozial eta ekonomikoak eragina dutela kontutan hartuz ttbb erabiltzeko neurriak proposatu, laguntzak eman(mota guztientzako pertsonentzat), honetarako leku gehiago zabalduz.
                -Baina aldaketa hauek ez dira Hardware-ean soilik egin behar Software-aren erabilera ere nahitaezkoa da.
                -Gainera, ez da nahiko ttbb-en erabilerarako laguntzak eta erraztasunak  erabiltzea. Honetaz gain, gizabanakoek txikitatik formazio digitala jasotzea ezinbestekoa da. Halaber aipatzekoa da ere formazio edo alfabetatze hau hezkuntza premia bereziak dituzten subjektuentzat zabaldu behar dela.
-Irakaslearen formakuntza hobetu beharra dago.
Artikulu honen bidez, eten digitala zer den ikasi dut, baita zeren ondorioz sortzen den ere, konkretuki , ez soilik ekonomiaren ondorioz  baizik eta gizabanakoen adinaren ondorioz, ikuspegi kulturalaren ondorioz, generoaren ondorioz… ere gertatzen dela ikasi dut. Azkenik, aipatutako guzti honek gizartean banaketa sortarazten ari duela irakurri dut, gizabanako batzuk marginatuz.  Orokorrean esan dezaket artikuluarekin ados nagoela eta gure esku dagoen guztia egin beharko genukeela  gertatzen ari den banaketa ez handiagotzeko eta guzti honetatik garrantzitsuena dena, hau da hezkuntza eragina ez izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario