martes, 28 de diciembre de 2010

Lehen Hezkuntzarako eta Haur Hezkuntzarako materiala; web orri interesgarriak.

Lehen Hezkuntzarako material didaktiko interesgarria bilatzen egon gara web orri ezberdinetan. Hainbat orrialde baliagarri aurkitu ditut eta horien helbideak delicious-en sartu ditut bertan edozein momentutan erabili ahal izateko bereziki, etorkizunean lanean erabili ahal izateko laguntza gida erabiliz. Adibidez:
*http://www.alboan.org/docs/MaterialesEducativos/euskera.html#materiales_didacticos
*"http://childtopia.com/index.php?newlang=eus".
*http://childtopia.com/index.php?module=home&func=manualidades&idioma=eus
Hauek izan ziren saio horretan behatu eta aztertu nituen web orriak.
Alboan izeneko web orrian, lehen hezkuntzan lantzeko material ezberdinak ageri dira: material didaktikoa, kanpaina materiala, erakusketak eta ikus-entzunezko materialak. Material didaktikoen barruan , gai bakoitzeko unitate didaktiko ezberdinak ageri dira, gure etorkizuneko lanerako oso baliagarriak izango direnak. Kanpaina materialaren barruan ordea, gai konkretu bati buruz egindako kanpina eta erabilitako materialak ageri dira.
Childtopia izeneko web orrian bestalde, agian batzuentzat hain garrantzitsuak ez diren baina hezkuntzan funtsezkoak diren materialak ageri dira. Orri honetan batez ere, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako lehengo ziklorako materialak ageri dira, maila goragoko materialak dituzten liburuak existitzen diren arren. Web orri honetan, konkretuki, jokoak, fitxa hezigarriak, eskulanak, ipuinak, zenbakiak idazten ikasteko materiala, ahozko eta idatzizko ulermenerako materialak, marrazten ikasteko azalpenak eta jarduerak eta letrak idazten ikasteko pausuak ageri dira.
Aurreko biekin aldenduz, Ikasguay  izeneko web orrian, euskara, gaztelania, ingelesa, ingurunea… eskolan lantzen diren arlo guztiak ageri dira. Arlo bakoitzaren barruan gai ezberdinak ageri dira eta horietako batean klik eginez gero, esaterako, ingurune aukeratuz gero eta horren barruan EHko ibaiak klikatuz gero, horri buruzko informazioa ageri da.
Web orri guzti hauek ikusi ondoren, esan beharra daukat  gehien gustatu zitzaidan web orrialdea hauxe izan zela:
http://childtopia.com/index.php?module=home&func=manualidades&idioma=eus. Honetan, plastikako arloan lantzeko eskulan ezberdinak agertzen ziren, bideoen bidez azalduta, modu argi eta dibertigarri batean  bai umeentzat baita helduentzat ere. Izan ere, klaseko kide batek  eta nik denbora luze eman genuen web orri horretan agertzen ziren materiala aztertzen;  biok material aproposa eta interesgarria delakoan geunden.
Baina web orrialde bat aztertzeko hainbat puntu eduki behar dira kontuan: diseinua, edukia, elementu teknikoak, grafikoak eta marrazkiak eta sinesgarritasuna.
- Diseinuari dagokionez, aztertu nituen web orri guztiak oso ondo zeuden antolatuta, modu erraz eta argi batean; ariketa edo ekintza bakoitza atal ezberdinetan zegoen, haurrentzat oso ikusgarria alegia.
- Edukiak: Edukiei erreparatuz, oso bereizian agertzen ziren, letra larriz idatzita haurrek hobeto uler dezaten. Jokoak, eskulanak, ahozko eta idatzizko ulermena, ipuinak, marrazten ikasi, fitxa hezigarriak, idazten ikasi eta letrak idazten ikasi, material didaktikoa, euskara...
- Elementu teknikoak: Modu erraz batean ikusten zen izenburu bakoitzaren edo marrazki bakoitzaren gainean ematean, ariketa batera zein bestera sartzen zela.
- Orokorrean, web orri hauetan agertzen diren grafikoak eta marrazkiak oso deigarriak dira kolore biziz beteak mota guztietako irudiak ezarriz, adibidez: Childtopia orrian agertzen den txoria, ekintza desberdinak egiten, hala nola, irakurtzen, arbelean idazten, detektibez jantzia…
- Sinesgarritasunari dagokionez, orrialde guztietan egilea modu zuzenean agertu ez arren orrialdearen beheko aldean “link” bat agertzen da ,esaterako, Childtopia-n "nortzuk garen" jartzen du eta bertan sakatuz gero, web orri honen istorioa irakur daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario