Mostrando entradas con la etiqueta klaseko w. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta klaseko w. Mostrar todas las entradas

martes, 28 de diciembre de 2010

Lehen Hezkuntzarako eta Haur Hezkuntzarako materiala; web orri interesgarriak.

Lehen Hezkuntzarako material didaktiko interesgarria bilatzen egon gara web orri ezberdinetan. Hainbat orrialde baliagarri aurkitu ditut eta horien helbideak delicious-en sartu ditut bertan edozein momentutan erabili ahal izateko bereziki, etorkizunean lanean erabili ahal izateko laguntza gida erabiliz. Adibidez:
*http://www.alboan.org/docs/MaterialesEducativos/euskera.html#materiales_didacticos
*"http://childtopia.com/index.php?newlang=eus".
*http://childtopia.com/index.php?module=home&func=manualidades&idioma=eus
Hauek izan ziren saio horretan behatu eta aztertu nituen web orriak.
Alboan izeneko web orrian, lehen hezkuntzan lantzeko material ezberdinak ageri dira: material didaktikoa, kanpaina materiala, erakusketak eta ikus-entzunezko materialak. Material didaktikoen barruan , gai bakoitzeko unitate didaktiko ezberdinak ageri dira, gure etorkizuneko lanerako oso baliagarriak izango direnak. Kanpaina materialaren barruan ordea, gai konkretu bati buruz egindako kanpina eta erabilitako materialak ageri dira.
Childtopia izeneko web orrian bestalde, agian batzuentzat hain garrantzitsuak ez diren baina hezkuntzan funtsezkoak diren materialak ageri dira. Orri honetan batez ere, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako lehengo ziklorako materialak ageri dira, maila goragoko materialak dituzten liburuak existitzen diren arren. Web orri honetan, konkretuki, jokoak, fitxa hezigarriak, eskulanak, ipuinak, zenbakiak idazten ikasteko materiala, ahozko eta idatzizko ulermenerako materialak, marrazten ikasteko azalpenak eta jarduerak eta letrak idazten ikasteko pausuak ageri dira.
Aurreko biekin aldenduz, Ikasguay  izeneko web orrian, euskara, gaztelania, ingelesa, ingurunea… eskolan lantzen diren arlo guztiak ageri dira. Arlo bakoitzaren barruan gai ezberdinak ageri dira eta horietako batean klik eginez gero, esaterako, ingurune aukeratuz gero eta horren barruan EHko ibaiak klikatuz gero, horri buruzko informazioa ageri da.
Web orri guzti hauek ikusi ondoren, esan beharra daukat  gehien gustatu zitzaidan web orrialdea hauxe izan zela:
http://childtopia.com/index.php?module=home&func=manualidades&idioma=eus. Honetan, plastikako arloan lantzeko eskulan ezberdinak agertzen ziren, bideoen bidez azalduta, modu argi eta dibertigarri batean  bai umeentzat baita helduentzat ere. Izan ere, klaseko kide batek  eta nik denbora luze eman genuen web orri horretan agertzen ziren materiala aztertzen;  biok material aproposa eta interesgarria delakoan geunden.
Baina web orrialde bat aztertzeko hainbat puntu eduki behar dira kontuan: diseinua, edukia, elementu teknikoak, grafikoak eta marrazkiak eta sinesgarritasuna.
- Diseinuari dagokionez, aztertu nituen web orri guztiak oso ondo zeuden antolatuta, modu erraz eta argi batean; ariketa edo ekintza bakoitza atal ezberdinetan zegoen, haurrentzat oso ikusgarria alegia.
- Edukiak: Edukiei erreparatuz, oso bereizian agertzen ziren, letra larriz idatzita haurrek hobeto uler dezaten. Jokoak, eskulanak, ahozko eta idatzizko ulermena, ipuinak, marrazten ikasi, fitxa hezigarriak, idazten ikasi eta letrak idazten ikasi, material didaktikoa, euskara...
- Elementu teknikoak: Modu erraz batean ikusten zen izenburu bakoitzaren edo marrazki bakoitzaren gainean ematean, ariketa batera zein bestera sartzen zela.
- Orokorrean, web orri hauetan agertzen diren grafikoak eta marrazkiak oso deigarriak dira kolore biziz beteak mota guztietako irudiak ezarriz, adibidez: Childtopia orrian agertzen den txoria, ekintza desberdinak egiten, hala nola, irakurtzen, arbelean idazten, detektibez jantzia…
- Sinesgarritasunari dagokionez, orrialde guztietan egilea modu zuzenean agertu ez arren orrialdearen beheko aldean “link” bat agertzen da ,esaterako, Childtopia-n "nortzuk garen" jartzen du eta bertan sakatuz gero, web orri honen istorioa irakur daiteke.

Alfabetizazio digitala

Sarrera honetan bi bideo zintzikilatu ditut, alfabetizazi digitalari buruzko ikuspuntu ezberdinak konparatzeko asmoz:

Remove: Ez daukagu pribazitaterik, azken urteotan teknologia berriekin galdu baitugu.

Remove bideoa, adibide aproposa da konturatzeko gaur egun teknologia berrien bidez pribazitatea galdu dugula, non "erosotasunean" oinarrituriko bizitza baten truke saldu dugun. Esan genezake, uneoro kontrolatuta gaudela eta momentu bakoitzean non gauden eta zer egiten dugun jakiteko aukera dagoela. Esaterako, kreditu txartelak erabiltzen ditugunean modu batean kontrolatuta gaude edo eta trabela erabiltzen dugunean , sakeleko telefonoak erabiltzerakoan, sarean egindako hainbat erabileretan…
Baina nork dauka errua, guk gizakiok ala gizarteak? Gizarteak benetan behartzen gaitu TTBBak erabiltzera? Nire ustez, gizarteak nolabait behartzen gaitu ttbb-ak erabiltzera, gizartearen parte izateko hauek erabili behar ditugulako. Ordea, gure esku dago gure pribazitatea agerian ez geratzea, hau da , ttbb-ak erabili arren, egindako mugimenduak nolabait ezkutatu ahal ditugu pribazitatea pixka bat gordez. Esaterako: erosketak egiterakoan kreditu txartela erabili ordez diru efektiboa erabiltzea, etxean ordenagailua izan beharrean zerbitzu publikoetan hala nola, liburutegietan aurkitzen diren ordenagailuak erabiltzea edo eta telefono mugikorra erosteaz baino, kabinetan dauden telefonoen bidez komunikatzea…hainbat irtenbide daude. Zoritxarrez, hauek guztiek ez dira gure egunerokotasunean erosoak beraz, agian  lehengo eta behin, "erosotasun" horretaz aldendu beharko ginateke gure pribazitatearen kontrola guregan izateko... Honetaz datza hain zuzen, orain behean ikus dezakezuen “Remove” izeneko bideo hau.

martes, 30 de noviembre de 2010

ESKOLA 2.0 ETA ARBEL DIGITALAK

GAIA: Eskola 2.0ren definizioa eta ezaugarriak , aplikazioa eta hezkuntzan betetzen duten funtzioa eta hauen eragina; Arbel digitalen agerpena.
LABURPENA ETA IRITZIA:
Testu honetan gehien bat Eskola 2.0ri buruz hitz egiten da. Izan ere, honen ezaugarriak, sortarazten duten eragina, sistema edo berrikuntza honen alde nahiz kontra dauden adituen iritzi eta arrazoi batzuk… agertzen dira.
Eskola 2.0ren helburua Lehen Hezkuntzako 5 eta 6º mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1 eta 2º mailako klase tradizionalak transformatzean datza, arbel digitalak ezarrita dauzkaten ikasgela digitalak bihurtuz. Aipatzekoa da, sistema honetan irakasleek nahiz ikasleek ordenagailu eramangarri pertsonala jasotzen dutela.
Halaber, aditu batzuen aburuz berrikuntza edo sistema berri honek ez du irakaskuntza/ikaskuntzaren kalitatea hobetzen, hauen ustez garrantzitsuagoak diren eta kontutan hartu behar diren  beste hainbat faktore agertzen direlako, hala nola:
         -Irakasleen formazioa, oreka eta motibazioa.
         -Aplikatutako metodologia.
         -Zentroaren inplikazioa.
         -Laguntza didaktikoak, ez bakarrik teknologikoak.
         -TIC-en erabilpena gaur egungo errealitatearekin erlazionatzea.
 Faktore hauetaz gain, batzuk esaten dute eskola 2.0 hau ez dela sortu hezkuntzan betidanik agertu diren arazoak konpontzeko edota hezkuntza metodo berri bat ezartzeko baizik eta merkatu-arazoak nolabait konpondu ahal izateko. Esan daiteke, gobernuak asmatutako negozio bat besteri ez dela. Testuan agertzen den bezala, Jordi Adell-ek esaten du hezkuntza ez litzatekeela negozio bezala planteatu behar baizik eta adimena garatzeko baloreen trukaketa bezala ikusi beharko litzatekeela.
Hau da Jordi Adell-ek estan duena testu amaieran.
“Si la 'escuela 2.0' es hacerles comprar a los padres ordenadores portátiles para sus hijos a 10 € al mes (con Windows Vista), poner en todos los centros una wifi como las que ahora hay en algunos, escanear los libros y mantenerlos en un servidor de la editorial a trocitos para que nadie se los baje y los distribuya gratis por la red y poner una pizarra digital para proyectar el PowerPoint que le da la editorial al profesor sobre el tema 8… conmigo que no cuenten. Tendremos ladrillo, sol y paella para años.”
Azken ideia hauekin guztiz ados nago. Alde batetik, ondo deritzot hezkuntzan teknologia berriak ezartzea (eskoletan ordenagailu gehiago jartzea)  baina beste metodo batzuk ezartzeko asmoz, erakargarriagoak, dibertigarriagoak, motibagarriagoak eta dinamikoagoak direnak. Oro har, egun eskola 2.0 merkatu produkzioan oinarrituta dagoenez, teknologia berria eta eskola 2.0 proiektua bereziki, eskoletako hezkuntza proiektutik baztertu beharko litzatekeela uste dut.

miércoles, 17 de noviembre de 2010

BLOGAREN APLIKAZIOARI BURUZKO HAUSNARKETA

Gaur egungo eskoletan gero eta nabariagoa da blogen aplikazioa, irakaskuntzarako metodo berri  eta ezberdina bihurtzen ari da, betidanik ezagutu dugun liburuetan oinarritutako irakaskuntza alde batera utziz. Izan ere material hauek, ikasgelan parte-hartzea eta eztabaida egotea bultzatzen dute aprendizaia interesgarriagoa  bihurtuz. Gainera horrela umeak, blogen aplikazioak direla medio sortzaile eta editore bihurtzen dira, ezagutzaren eraketan jarduten dutelako eta beraien iritziak plazaratzeko aukera daukatelako. Beraz, uste dut ideia egokia dela teknika hau hezkuntzan integratzea, eskola batzuetan dagoen hezkuntza sistema aldatzea nahitaezkoa delako, hauetan umeei aurrera egiteko ez baitzaie erantzun egokia ematen. Oro har, kontuan izan behar dugu teknologien erabileraren ondorioz banaketarik ez gertatzea, hau da denak kolektibo bezala tratatzea betiere tolerantzia, errespetua landuz.

miércoles, 10 de noviembre de 2010

HEZKUNTZA ETA ETEN DIGITALARI BURUZKO HAUSNARKETA

GAIA: Eten digitalaren definizioa, motak eta hauek gizartean eta hezkuntzan daukaten eragina.
LABURPENA:
Eten digitala betidanik existitu izanda, hau da beti egon dira arrazoi ezberdinak direla medio(adina, genero ezberdintasuna, egoera ekonomikoa, ikuspegi kulturala…) zenbait teknologia erabiltzera heldu ez diren talde edo kolektiboak. Baina zer da eten digitala? Eten digitala, egoera sozial baten ondorioa dela esan daiteke. Teknologia berriak, internet adibidez, erabili ditzaketen eta orain aipatu ditudan arrazoi ezberdinen ondorioz erabili ezin dituzten pertsona, instituzio, gizarte edo herrialdeen artean gertatu den desberdintasunari deritzo. Gertakari  hau, hiri edo kolektibo batetik bestera aldatu daiteke. Halaber, honen ondorioz eten digitala gaur egun banaketa elementu bat bihurtzen ari da, pertsonak, kolektiboak, instituzioak edota herrialdeak baztertuz. Beraz, banaketa edo marjinazio teknologikoa marjinazio sozial eta pertsonal batean bihurtze ari da.
Artikulu honen idazlearen arabera, hainbat eten digital eman daitezke ez soilik ekonomikoa, hala nola: politikoa, genero ezberdintasunaren ondorioz sortutako etena, idiomatikoa, generazioen araberakoa, psikologiarena, irakasle/ikaslearena…
Argi ikusten da banaketa herrialdeen egoera ekonomikoak neurri handi batean markatzen duela eta honen ondorioz gure gizartean klase sozial  berri bat agertzen da “Baztertuak” edo gazteleraz “Infraclase” sistemarengandik kanporatuak bezala tratatuak direlako.
Oro har, eten digitalak azaltzerako orduan, bi motatako joerak bereiz daitezke. Alde batetik, biguna dena eta bestetik gogorragoa dena:
                *BIGUNA: Arazoaren ekoizpena teknologia, telekomunikazio eta informatikaren infraestrukturetan aurkitzen da.
                *GOGORRA: Honen arabera, eten digitala gizarte kapitalistan ematen den desberdintasun sozial eta ekonomikoaren ondorioa da. Horrela, hezkuntza eta osasun zerbitzuen kalitatearen arabera ezberdintzen diren herrialdeak teknologia berrien erabileraren arabera ere mailakatuko dira.
Pertsonen hezkuntzaren arabera ere eten digitalak sortzen dira. Izan ere pertsona batek nahiz eta mota guztietako disposizio digitala eduki, ezin izango ditu hauek eskaintzen dituzten onurak jaso honen erabilerarako ez baita hesitua izan eta horregatik ez da hauek erabiltzeko gai izango. Beraz, pertsonek txikitatik alfabetizazio digitala (TIC) jaso beharko dute. Hau kontutan hartuz,  gizabanakoarentzat alfabetizazioa ezinbestekoa izango da etorkizunean komunikatzeko, informazioa trukatzeko eta TIC-a irakaskuntza/ikaskuntza prozesuan barneratzen hasiko da, “Informatikako ikasgela” kontzeptutik “Informatika ikasgelan” kontzeptura pasatuz.
Beste alde batetik, lehen aipatu dudan bezala, eten digitala idiomatikaren ondorioetako bat da. Errealitatean sarea menperatzen duen hizkuntza ingelesa da, hortaz hizkuntza honetan daude berri interesgarrienak.
Partxe hau, generazioaren eraginez ere sortu daiteke. Gaur egun, gazteak (15 eta 34 urte bitartean)teknologia berrien multimedien kontsumitzaile handiak diren heinean, helduak, industria-ondoko gizartearen aldekoak dira. Horregatik gazteek modu azkar batean menperatzen dituzte teknologia berri horiek. Zoritxarrez, honek hezkuntzan izugarrizko ondorioak izango ditu, zeren egun ikasleek irakasleek baino hobeto kontrolatzen dute teknologia berriez eta horren ondorioz irakasleek ikasleen aurrean ezgai agertzeko beldurra daukate. Beraz, irakasleentzat errazena ikasgelan teknologiarik ez erabiltzea da, baina jarrera hau erabiltzearen ondorioz gerta daiteke ttbb-ek eskaintzen dituzten aukerak ez erabiltzea edota mezuak elkartrukatzeko eta deskodifikatzeko dauzkaten gaitasuna gutxiestea.
Hasieran esan dudan bezala, genero desberdintasunak ere eragin handia dauka eten honetan. Emakumeek jasotzen duten migrazio soziala, ttbb-tan isladatzen da gaur egun. Esan daiteke gizonak TICen kontsumitzaileagoak direla emakumeak baino nahiz eta urteetan zehar egoera hau piskat  aldatu den. Alegia, prozesu hau oso astiro emango da bereziki emakumea bigarren planoan dagoen lurraldeetan.
Laburbilduz, autoreak soluzio ezberdinak planteatzen ditu:
                -Eten digitalean gizabanakoen egoera sozial eta ekonomikoak eragina dutela kontutan hartuz ttbb erabiltzeko neurriak proposatu, laguntzak eman(mota guztientzako pertsonentzat), honetarako leku gehiago zabalduz.
                -Baina aldaketa hauek ez dira Hardware-ean soilik egin behar Software-aren erabilera ere nahitaezkoa da.
                -Gainera, ez da nahiko ttbb-en erabilerarako laguntzak eta erraztasunak  erabiltzea. Honetaz gain, gizabanakoek txikitatik formazio digitala jasotzea ezinbestekoa da. Halaber aipatzekoa da ere formazio edo alfabetatze hau hezkuntza premia bereziak dituzten subjektuentzat zabaldu behar dela.
-Irakaslearen formakuntza hobetu beharra dago.
Artikulu honen bidez, eten digitala zer den ikasi dut, baita zeren ondorioz sortzen den ere, konkretuki , ez soilik ekonomiaren ondorioz  baizik eta gizabanakoen adinaren ondorioz, ikuspegi kulturalaren ondorioz, generoaren ondorioz… ere gertatzen dela ikasi dut. Azkenik, aipatutako guzti honek gizartean banaketa sortarazten ari duela irakurri dut, gizabanako batzuk marginatuz.  Orokorrean esan dezaket artikuluarekin ados nagoela eta gure esku dagoen guztia egin beharko genukeela  gertatzen ari den banaketa ez handiagotzeko eta guzti honetatik garrantzitsuena dena, hau da hezkuntza eragina ez izateko.

martes, 2 de noviembre de 2010

Teknologien eragina gizartean

Gaur egun esan dezakegu “gizartea” eta “teknologia” hitzak erlazionatuta daudela, alde batetik  teknologiak gaur egungo gizartean izugarrizko  eragina izan duelako eta honetan nolabaiteko eraginak sortarazi dituelako. Eta beste alde batetik, gizarteak teknologian ere eragina duelako. Izan ere, gure bizitza teknologoaren menpe dagoela esan genezake teknologia edozertarako erabiltzen dugulako, lan egiteko, informazioa eskuratzeko… Hezkuntzan ere, oso erabilgarria  eta ezinbestekoa bihurtu da beste teknika eta metodo batzuk erabiltzeko aukera eskaintzen digulako. Baina zein da gizartean eragin handia izan duen teknologia? Internet alegia.
Teknologiaren,  interneten hain zuzen,  menpekotasun honen ondorioz, informazioa eskuratzeko liburuetara jotzeko ohitura desagertu da, dena modu arin eta erraz batean eskura dezakegu, dena eginda ematen digutela esan dezaket. Baina nola heldu gara puntu honetara? Ona al da menpekotasun hau? Zer gertatuko litzateke gizartean internet desagertuko balitz?
Nire ustez, dependentzia hau gehiegizkoa da eta internet desagertuko balitz gizartean izugarrizko arazoak eta gatazkak sortuko ziratekeen, eta egoera askotan liburu eta entziklopedietara jo beharko genuke informazioa eskuratu ahal izateko.

sábado, 23 de octubre de 2010

PROMETEUS(LA REVOLUCION DE LOS MEDIOS)

                       PROMETEUS: “LA REVOLUCION DE LOS MEDIOS”                      



GAIA: Interneten erabilera gaur egungo gizartean eta honek etorkizunean izango duen eragina.
BIDEOARI BURUZKO IDEIA NAGUSIENAK:
Komunikazio medioen iraultza, Interneten eraikuntzarekin eta erabilerarekin hasi zen XX mendearen amaieran. Hemendik aurrera, aurreko medioekin edo medio zaharrekin erlazionatutako guztia eraldatzen hasi zen eta hauetariko gauza asko desagertu ere egin ziren, gaur egunera iritsi arte, esaterako: Gutenberg, Autore eskubidea, telebista, irratia… Honen ondorioz, interneten irratiak agertuko dira, dohainik alegia, eta publizitaterik gabeko telebistak ere agertuko dira.
Oro har, figura barri bat sortzen da Prosumer izenekoa, informazioaren ekoizle eta kontsumitzaile bezala definituko duguna. Edonor bilakatu daiteke presumer batean.
Honetaz gain, berriak erabilgarriak  bihurtzen hasiko dira pertsonek nahi duten berria eta edozein momentutan eskuratzeko aukera izango duelako. Blogak ere eragin handikoak bilakatuko dira eta Wikipedia existitzen den hiztegirik handiena eta osatuena bilakatuko da informazioa hainbat hizkuntzatan eskuratzeko aukera eskainiz.
Baina zer gertatuko da etorkizunean?
-2011an itzulezineko garaia helduko da. Inbertsio publizitario gehienak interneten burutuko dira eta eguneroko elektronikoak masa produktu bilakatuko dira non edonork irakurriko dezakeen edozer gauza bere plastikozko orrian.
-2015ean, Egunerokoak eta telebistako konpainiak desagertuko dira eta irratia internetera aldatuko da. Gainera, Googlek Microsoft erosiko du eta Amazonek ordea Yahoo erosiko du, informazioaren aitzindari bilakatuz BBC. CNN eta CCTV -rekin batera.
Bestalde, gaur egun informazioa eskuratzeko iturritzat hartzen ditugun liburuak, albisteak, irudiak… guzti hauek ezagutza fluxu batean bihurtuko dira non sortzaileek erabakiko duten zein motatako publizitate jarri.
-2020an, Lauren Lessing “Kultura Librearen” autorea, Estatu Batuetako justiziako ministro izendatuko dute non autorearen eskubidea ilegala dela adieraziko duen.
-2022an, Googlek Promedius aterako du eta Amazonek ordea Place. Azken hau, errealitatearen kopia egiten duen konpainia bezala ezagutuko da.
-2027an Second Life Spiriit-en bilakatuko eta horrela pertsonak nahi duten gauzetan bilakatzeko aukera izango dute( birltualean).
Azkenik, 2050ean  Prometius-ek Place eta Spirit konpainiak erosiko ditu non munduko merkatu birtual handiena bilakatuko den.
Bideoak dioena, zati bat behintzat errealitate bihurtu dela edo bihurtuko dela uste dut. Internetek gure gizartea guztiz eraldatu du. Esan genezake, teknologiak, bereziki internetek,  gure bizitzak kontrolatzen dituela eta bera gabe ez garela ezer, teknologia gabe zerbait falta zaigun sentsazioa baitugu. Izan ere, gaur egun edozer gauza egiteko internet erabiltzen dugu: informazioa aurkitzeko, beste pertsona batzuekin hitz egiteko, berriak edota beste batzuen iritziak irakurtzeko, bideoak eta pelikulak ikusteko… Baina internetekiko daukagun dependentzia hau ona da? Zertarako behar dugu horrenbesteko dependentzia? Egia da, horrela jarraituz gero, bideoak esaten duen bezala amaituko dugula, telebistan ematen diren pelikulak, berriak, irratien bidez entzuten ditugun elkarrizketak… interneten bidez ikusi eta entzungo ditugula. Eta hau ekidin beharrean gehiago izatera bultzatzen laguntzen gabiltza modu kontziente edo inkontzientean bada ere. Esaterako, eskola batzuetan aurten ordenagailuak sartu dituzte baina ez informatikako irakasgaian lantzeko baizik eta beste batzuetan erabiltzeko, ingurunen adibidez non, ikasle bakoitzak bere ordenagailua izango duen.
Guzti honekin ez dut esan nahi internet erabiltzea ez dela txarra, gauza asko posible egitea ahalbidetzen duelako eta eskolan ere irakasteko bete metodo bat suposatzen duelako baina internetekiko sukar hau kontrolatu beharko genukeela uste dut. Halaber hori ez dago nire esku baizik eta gizartea kontrolatzen dutenen esku, teknologia berri hauek ezartzen dituztenen esku eta bereziki gizarte osoaren esku. Laburbilduz, gizartea bera konturatu behar da moda honetaz eta berau izan behar ezetz esan behar duena.

martes, 19 de octubre de 2010

WEB 2.0 LA REVOLUCION SOCIAL DE INTERNET

IRUZKIÑA
WEB 2.0  LA REVOLUCION SOCIAL DE INTERNET
* Zer da web 2.0? Eta web 1.0? Honen funtzionamenduak eta ondorioak!
Bideoan esaten duen bezala, web 2.0 terminoa online kolaborazioetan, interaktibitatean eta erabiltzaileen arteko eduki transferentzian oinarritzen da non, bigarren generaziotako zerbitzua  izendatzeko erabiltzen den.
Tim O´Reilly-k (O´Reilly Media-ren sortzailea eta Software askearen defendatzailea)  izan zen termino hau erabili zuen lehena, 2004an web2.0-ri buruzko lehengo konferentzian, alegia.
Oro har, uste izan da web 2.0 delakoa web 1.0-ren eboluzioa dela baina azken honi ez zaio horrela deitu. Web 1.0 betidanik ezagutu eta erabili izan dugun sistema tradizionala bezala ezagutzen da. Izan ere, honekin kontsumitzaileek testuak, irudiak eta artxibo multimediak ikusteko aukera izan dute. Honetan, informazioa editore eta web masterrek sortzen zuten, site eran non, site horretako erabiltzaileak ziren informazioa kontsumitzen zutenak. Gainera esan beharra dago HTML idatzita zegoela.
Web 2.0 ordea sistema dinamikoagoa da eta aurrekoa baino malgutasun handiagoa dauka zeren, kontsumitzaileek testuak, irudiak… ikusteko aukera izateaz gain, informazioa sortu dezakete(edozeinek) eta eraldatu dezakete  norberaren iritziak ezarriz. Bestalde, web 2.0-rako xml formatua erabiltzen da. Honela, informazio baliagarria nabaritzen da eta txarra estali egiten da nolabait. Guzti honen ondorioz, medioen demokratizazioa sortzen da. Izan ere, informatikari buruzko ezagutza handiegirik gabe edonork informazioa sor dezake, hau da, bakoitzak bere mikromedioa sor dezake. Mikromedioen adibide batzuk:
         -WEBLOG eta BLOGAK :
 Web orri batzuk dira eta edonork sortu eta eguneratu ditzake modu erraz batean.  -PODCAST
MP3 formatuan ageri diren irrati programak dira. Weblogak baino zailagoak dira sortzerako orduan.
         -VIDEOCAST
MPG4 formatuan agertzen diren bideoak dira. Etxean egindako videocastak areagotzen ari dira. Videocast famatuena Rocketboom da.
         -WIKI
Publikoari zabaldutako kooperazioa da non erabiltzaileek informazioa editatu eta zuzendu dezaketen. Famatu eta erabiliena Wikipedia.org entziklopedia da.

 Aipatzekoa da ere, web 2.0 sortzea eta erabiltzea posible egiten duten teknologiak RSS(edukien zabalkuntza errazten du.) eta AJAX(Posible egiten du web bat bigarren planoan serbidorearekin komunikatzea.) direla.


Halaber, lehen esan dudan bezala, web 2.0 erabiltzearen ondorioz medioen demokratizazioa eman da hau da, edonork sor dezake informazioa informatikari buruz asko jakin ez arren. Horrela, erabiltzaileek interesatzen zaien informazioa eskaintzen duten mikromedioak aukeratuko dituzte RSS iturrietatik iristen zaienean konfitatuko dute edo interesatzen zaien gai entzungo dute podcastean… Esaterako bideoan azaltzen duen bezala, katuentzako janaria ekoizten duen enpresa batek, katuak gustuko dituzten pertsonek erabiltzen dituzten mikromedioan jarriko du iragarkia eraginkorragoa izateko eta pertsona hauengan eragiteko.
Hau dela eta, publizitate kontestuala sortu da. Doubleclick eta Googlek aipatu ditzakegu adibide gisa mota honetako publizitatea egiten dutelako, baina beraien artean badago desberdintasun bat: Doubleclickek marka garrantzitsuak iragartzen dituela eta Googlek ordea enpresa txikien iragarpenak argitaratzen ditu.

Beste alde batetik, web 2.0-k nolabaiteko eragina izan du hezkuntzan eta maila batean onuragarria dela esan dezakegu, izan ere, honi esker ikasle bakoitzak edo talde bakoitzak bere lana besteekin konpartitu dezake, besteen lanari buruzko iritzia jaso eta eman… gainera horrela irakasleak kontaktua izan dezake haurrek egin dituzten lan guztiekin.

Guzti honetaz uste dut web 2.0-ren erabilerak abantaila asko ekarri dituela guztiok parte hartu dezakegulako inor baztertu gabe eta informatikan aditua izan ez arren edozein motatako informazioa sortu, eraldatu, besten lanei buruzko iritzia eman… dezakegu. Baina kontu handia izan behar dugu informazioa nola idazten dugun beste hainbat pertsonek guk idatzitakoa irakurriko dutelako, beraz testu bat idazterako orduan kritikoak izan behar gara eta egokitasuna baitan izan behar dugu.