martes, 30 de noviembre de 2010

ESKOLA 2.0 ETA ARBEL DIGITALAK

GAIA: Eskola 2.0ren definizioa eta ezaugarriak , aplikazioa eta hezkuntzan betetzen duten funtzioa eta hauen eragina; Arbel digitalen agerpena.
LABURPENA ETA IRITZIA:
Testu honetan gehien bat Eskola 2.0ri buruz hitz egiten da. Izan ere, honen ezaugarriak, sortarazten duten eragina, sistema edo berrikuntza honen alde nahiz kontra dauden adituen iritzi eta arrazoi batzuk… agertzen dira.
Eskola 2.0ren helburua Lehen Hezkuntzako 5 eta 6º mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1 eta 2º mailako klase tradizionalak transformatzean datza, arbel digitalak ezarrita dauzkaten ikasgela digitalak bihurtuz. Aipatzekoa da, sistema honetan irakasleek nahiz ikasleek ordenagailu eramangarri pertsonala jasotzen dutela.
Halaber, aditu batzuen aburuz berrikuntza edo sistema berri honek ez du irakaskuntza/ikaskuntzaren kalitatea hobetzen, hauen ustez garrantzitsuagoak diren eta kontutan hartu behar diren  beste hainbat faktore agertzen direlako, hala nola:
         -Irakasleen formazioa, oreka eta motibazioa.
         -Aplikatutako metodologia.
         -Zentroaren inplikazioa.
         -Laguntza didaktikoak, ez bakarrik teknologikoak.
         -TIC-en erabilpena gaur egungo errealitatearekin erlazionatzea.
 Faktore hauetaz gain, batzuk esaten dute eskola 2.0 hau ez dela sortu hezkuntzan betidanik agertu diren arazoak konpontzeko edota hezkuntza metodo berri bat ezartzeko baizik eta merkatu-arazoak nolabait konpondu ahal izateko. Esan daiteke, gobernuak asmatutako negozio bat besteri ez dela. Testuan agertzen den bezala, Jordi Adell-ek esaten du hezkuntza ez litzatekeela negozio bezala planteatu behar baizik eta adimena garatzeko baloreen trukaketa bezala ikusi beharko litzatekeela.
Hau da Jordi Adell-ek estan duena testu amaieran.
“Si la 'escuela 2.0' es hacerles comprar a los padres ordenadores portátiles para sus hijos a 10 € al mes (con Windows Vista), poner en todos los centros una wifi como las que ahora hay en algunos, escanear los libros y mantenerlos en un servidor de la editorial a trocitos para que nadie se los baje y los distribuya gratis por la red y poner una pizarra digital para proyectar el PowerPoint que le da la editorial al profesor sobre el tema 8… conmigo que no cuenten. Tendremos ladrillo, sol y paella para años.”
Azken ideia hauekin guztiz ados nago. Alde batetik, ondo deritzot hezkuntzan teknologia berriak ezartzea (eskoletan ordenagailu gehiago jartzea)  baina beste metodo batzuk ezartzeko asmoz, erakargarriagoak, dibertigarriagoak, motibagarriagoak eta dinamikoagoak direnak. Oro har, egun eskola 2.0 merkatu produkzioan oinarrituta dagoenez, teknologia berria eta eskola 2.0 proiektua bereziki, eskoletako hezkuntza proiektutik baztertu beharko litzatekeela uste dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario