martes, 28 de diciembre de 2010

Remove: Ez daukagu pribazitaterik, azken urteotan teknologia berriekin galdu baitugu.

Remove bideoa, adibide aproposa da konturatzeko gaur egun teknologia berrien bidez pribazitatea galdu dugula, non "erosotasunean" oinarrituriko bizitza baten truke saldu dugun. Esan genezake, uneoro kontrolatuta gaudela eta momentu bakoitzean non gauden eta zer egiten dugun jakiteko aukera dagoela. Esaterako, kreditu txartelak erabiltzen ditugunean modu batean kontrolatuta gaude edo eta trabela erabiltzen dugunean , sakeleko telefonoak erabiltzerakoan, sarean egindako hainbat erabileretan…
Baina nork dauka errua, guk gizakiok ala gizarteak? Gizarteak benetan behartzen gaitu TTBBak erabiltzera? Nire ustez, gizarteak nolabait behartzen gaitu ttbb-ak erabiltzera, gizartearen parte izateko hauek erabili behar ditugulako. Ordea, gure esku dago gure pribazitatea agerian ez geratzea, hau da , ttbb-ak erabili arren, egindako mugimenduak nolabait ezkutatu ahal ditugu pribazitatea pixka bat gordez. Esaterako: erosketak egiterakoan kreditu txartela erabili ordez diru efektiboa erabiltzea, etxean ordenagailua izan beharrean zerbitzu publikoetan hala nola, liburutegietan aurkitzen diren ordenagailuak erabiltzea edo eta telefono mugikorra erosteaz baino, kabinetan dauden telefonoen bidez komunikatzea…hainbat irtenbide daude. Zoritxarrez, hauek guztiek ez dira gure egunerokotasunean erosoak beraz, agian  lehengo eta behin, "erosotasun" horretaz aldendu beharko ginateke gure pribazitatearen kontrola guregan izateko... Honetaz datza hain zuzen, orain behean ikus dezakezuen “Remove” izeneko bideo hau.

No hay comentarios:

Publicar un comentario